charrán ártico
- 1. Zool.
Sterna generoko hegaztia. Besteek baino hanka motzagoak ditu, lumajea argiagoa eta burua biribilagoa. Mokoa gorri bizia. Ipar-hemisferioko latitude handietan ugaltzen da, eta negua hego-hemisferiokoetan igarotzen du. Hartara, munduko animalia guztietan eguzki-ordu gehien gozatzen dituena da, beti udan bizi baita. Euskal Herrian migrazio-garaian ikusten da.